Asel eta Maputxe herriarekiko elkartasunak ez du etenik

Asel Luzarragaren kasua salatzeko eta maputxeen egoera Euskal Herri osoan zehar ezagutarazteko dagoen ekimen ezberdinen birak ez du etenik

Egunotan Asel Luzarragaren kasua zein Maputxe herriaren egoera ezagutzera emateko hainbat hitzaldi egingo dira gure herrian barrena 'Asel askatu plataforma' eta Askapenaren eskutik. Besteak beste Aselen egungo egoeraz, maputxe herriarekin duen loturaz, Txileko gobernuak Maputxe herriari inposatzen dion errepresioaz, Maputxe herriaren erresistentziaz eta internazionalismoaz mintzatuko dira. Hitzorduak hemen dituzue: Bilbon hitzaldia martxoaren 10ean 19:00etan Burtsan. Tolosan hitzaldia martxoaren 11n 19:00etan Kultur Etxeko areto ttikian. Gasteizen hitzaldia martxoaren 14an, igandea, Hala Bedi tabernan iluntzeko 19:30etan. KONTZENTRAZIOA: Eguenero 20:00etan Bilboko plaza Biribilean.

partekatu:

Izarapeko aholkuak

sexuan ze gauza egin daitezke??ignobazioa behar duuuuuuuuuuuut! (duut)

Erantzunak (0)

Twitter

Valid CSS!