GAL-ek eraildako Juan Mari Otegi "Txato" omenduko dute

Bere erailketaren 25. urteurrenean, omenaldia jasoko du Itsasondoko errefuxiatuak Azkaraten.

www.kazeta.info:

1985eko abuztuaren 2an hil zuen GALek Itsasondoko errefuxiatua 43 urte zituela. Baxe-Nafarroan zonbait urte bizi zen iheslaria eta denbora horretan «harreman polit eta sakona sortu zuela bertako laborariekin» gogora ekarri du Askatasunak. Omenaldi bat eskainiko diote uztailaren 31ean, larunbatarekin, arratsaldeko 5etan, hil zuten lekuan, Azkaraten (Donibane Garaziko errepidean, kanpinaren biragunean).

Bestalde, ostiral honetan, uztailaren 30ean, azken ostirala izanik, auzo eta herrietan elgarretaratzeak izanen direla euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko gogora ekarri du Askatasunak. Biharamunean, uztailaren 31ean, elgarretaratzea izanen dira ondoko herritan:

  • Hendaian (Gazteluzaharreko itzulgunean). 11.00etan.
  • Urruñan (itzulgunean). Eguerditan.
  • D. Lohitzunetan (geltokian). Eguerditan.
  • Miarritzen (autopistako itzulgunean). Eguerditan.
  • Baionan (Saint-Leon itzulgunean). Eguerditan.

info+: kazeta.info

partekatu:

Izarapeko aholkuak

mutillei gustatzen al zaizue belarriak eta miazkatzea?? (belarrie)

Erantzunak (0)

Twitter

Valid CSS!