Kronika: Arrasto gorria Legorretara iritsi da

Gipuzkoako martxaren bigarren egunean Errezildik Legorretarainoko bidea egin dugu. Zaldibira iristeko egun bakarra baino falta ez denean, jendea hasia da jada nekea somatzen.

Jarraipen berezia: martxak.topatu.info

 

 

9:00etan abiatu da ia 100 laguneko gazte koadrilla Errezildik gorako aldapetan barna. Batzuk lo gehiago eginda besteak baino (baten batzuk lorik egin gabe ere bai). Beste batzuk lo gutxi eginda lorik egin ez dutenen erruz… Umore ederrarekin dena den. Bandera gorria berriz ere iparrorratza Santa Marina aldera joan gara. Bidean azpeitiarren batzuk atzean geratu eta pixka bat desbideratuta, Erniora igotzea ere erabaki dute ondoren etxera joateko.

 

12:00ak aldera Santa Marinara iritsi gara. Meloiak eta udareak jan eta berriz ere ekin bideari! 14:00etan Legorretan bokadiloak jan eta kafetxoa lasai artu ostean tailerrak.

 

Komunikatzeko gai, guztiok!

“Gerrilla komunikatiboa” tailerra 16:30ak aldera hasi da Legorretako liburutegian. Etsaiak bere mezua zabaldu eta inposatzeko duen gaitasunaz jabetuta, guk ere gure mezua zabaltzeko tresnak eskura ditugula erakusteko helburuarekin hasi da tailerra. Inguruan ditugun zenbait proiektu komunikatiboren adibideak eman ostean, (HerriKolore, topatu.info, sopela.net, greba.euskalherrian.info…) eskuartean ditugun tresnekin edukiak sor ditzakegula ikusi dugu. Mugikorrarekin, argazki kamararekin, mp3-arekin… Eta hauek landu eta mezua zabaltzeko behar ditugun tresna guztiak sarean eskuragarri ditugula ere ikusi dugu.

 

Lezio garrantzitsua ere bai: komunikatzaileak kalean egon behar du, “mobidan egon behar du”  benetan informazio interesgarria eta gertukoa izango bada, eta horretan guk hedabide handien aldean izugarrizko potentziala daukagu. “Txip aldaketa” egin eta guztiok lanean hasteko moduan gaude beraz.

 

Ordu berean “sistema zirikatu” izeneko tailerra ere egon da. Beste hainbeste lagunek parte hartu dute, taldeka rol ezberdinetako pertsonaiak antzeztuz.

 

19:00etan berriz Euskal Herriaren azken 50 urteei begiradatxoa bota diegu hitzaldi batean.

 

Orain afari herrikoiaren ostean, “Komuneko paperean” poesia emanaldia izango dugu Imanol Epelde zarauztarraren eskutik, eta ondoren Gartxot bakarlariak kantuz alaituko du gaua.

 

Bihar Zaldibira iritsiko gara hiru orduko ibilbidearen ostean.

partekatu:

Izarapeko aholkuak

mutillei gustatzen al zaizue belarriak eta miazkatzea?? (belarrie)

Erantzunak (0)

Twitter

Valid CSS!