Ostiralean arratsaldeko seirak aldera Ozaetako herritikan abiatu ziren 25 bat martxista, motxilak soinean eta gogo biziz. Ordutxo bat ibili ostean Larreako baserri baten gelditu ziren, eta bertan lan egiten duen emakume gazte batek lehen sektorearen egoeraren inguruko hitzaldi txiki bat eman zien eta elikadura subirautzaren inguruan berbetan ibili ziren. Lehen sektoreak aurrera egiteko Euskal Herriko produktuak ekoitzi eta hemen kontsumitu behar ditugula azpimarratu zuen, hesi bat jarri behar dela azpimarratuz, bai globalizazioak eragiten duen egoera gelditzeko eta transjenikoen erabilpena ekiditeko.
Gauean Narbaixan akanpatu eta jolas batzuk egin izan zituzten elkar ezagutza lantzeko eta konfidantza sortzeko. Bertan ere borrokarako lan molde desberdinak ikusi egin zituzten.
Larunbatean altsatu eta gosari goxo baten ostean, aurreko egunean bisitatutako behien esnearekin, aurrera egin zuten. Galarretara iritsi eta bertan gazte eztabaida egin izan zuten. Atera ziren ondorio nagusiak Sistema kapitalista-patriarkarrak gure arazo guztiak sortzen dituela izan zen eta hori aurre egiteko alternatibak sortu behar ditugula ulertu zen. EGHAM-eko kideak etorri ziren eta sexua era askean ulertzeko eta gozatzeko esan ziguten, marika-trans-bollo ez izan arren eta elizak inposatutako balore faltsu eta kaltegarriak alde batera uzteko esan zieten.
Bazkal ostean martxan jarri ziren berriz eta Araiara iritsi ziren. Hemen harrera egin zieten bertako gaztetxean, dutxa goxo bat hartu eta afaldu egin zuten. Ostean akelarrea egin zuten eta edabe majikoa edan egin zuten sorginekin batera. Bertso batzuk entzun eta batzuei gaua luzatu egin zitzaien kontzertuetan.
Goizean, iritsi ostean, krisiaren inguruko hitzaldia izan dute martxistek, bertan gaur egungo egoera azaldu dute eta botere faktikoek langilearengan nolako eragina duten azaldu diete.
Egundoko bazkari goxoa etorri da ostean, bertan 60 gazte inguru izan dira.
Ostean gazte martxa zapuzteko helburuarekin Aresen txakurrak agertu dira eta pankarta baten aitzakipean hiru gazte identifikatu egin dituzte, kasua Auzitegi Nazionalera bidaliko dutela mehatxatuz.
Dena den, gazteak argi erakutsi dute ez dutela hain errez etsiko, ez dituztela geldituko eta Opiumen eta Maldan Beheraren kontzertuen artean ekitaldia egin izan dute jaia borobilduz.
Amaieran izan den ekitaldian gazteek argi utzi dute Euskal Herri independiente eta sozialista baten alde pausuak ematen jarraituko dutela. Hau da, herria hau oinarrietetik sortzen jardungo dutela auzo, herri zein ikastetxeetan. Bakoitzak bere esparruan eragiten jarraitzeko hautua berretsi dute eta garaipena gurea dela ere azpimarratu dute. Ekitaldi honetan aipamen berezia izan dute euren artean egon beharko luketeen eta ez dauden gazteei, alegia, errepresioak gure artetik eramandako gazteei.
Finean, Araban gauza asko aldatzeko daudelaz kontziente joango dira etxera eta haien esku dator ere aldaketa. Beraz, bandera gorria hartzeko prest daude eta independentzia lortzeko.
Argazki gehiago hemen
mutillei gustatzen al zaizue belarriak eta miazkatzea?? (belarrie)