Larrabetzun gazte eguna ospatuko da uztailaren 31n

Aurten Larrabetzuko gazte egunaren 26. urteurrena ospatuko dute "Zaharrak berritzen" lemapean. Urteurren hontarako egun osoko egitaraua prestatu dute.

Larrabetzuko Hori Bai gaztetxearen oharra:

Larrabetzuko Hori BAi gaztetxeak urtero antolatzen duen Gazte Eguna martxan da. Uztailaren 31n izango da, zapatu honetan. 26. edizio honetarako ekitaldi mordoa antolatu dogu gaztetxekideok.

Egitaraua:
  • 11.ooetan Txistulariak kaleetatik ibiliko dira egunari hasiera emanez.
  • 13.00etan gaztetxetik hasita trikipoteoa egongo da.
  • 14.30etan, herri bazkarieri hasiera emango diogu.
  • jarraian, 17:00ak aldera Lekeitiko neska gazteek antzerki emanaldi bat eskainiko digute.
  • Antzerkia eta gero 18:30etan gaztetxe eta gazte asanbladen arteko olinpiadak burutuko ditugu urtero bezala.
  • 22:00etan mani+festa+akzioa eta ekitaldia
  • 00:00etan kontzertuak
    • Sutagar
    • sexty sexers
    • skatu 

Beraz, gazte badakizu, ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Oharra: herri bazkarirako txartelak, aurrez 10€ ikasle eta langabetu eta 15€ langileentzako prezioa izango dute. Herriko tabernetan daude salgai edo gaztetxearen e-mail helbidean: horibaigaztetxea@gmail.com. Azken eguna, osteguna izango da. Egunean bertan ere erosi daitezke 20€-ren truke, baina ez da ziurtatzen lekua egongo denik.

GORA EUSKAL HERRIKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADAK!!!

Info+ horibai.org

partekatu:

Izarapeko aholkuak

mutillei gustatzen al zaizue belarriak eta miazkatzea?? (belarrie)

Erantzunak (0)

Twitter

Valid CSS!