Gazte Eguna ospatuko da Bakion uztailaren 24an

Uztailak 24an Bakion, V. gazte eguna ospatuko da gaztetxearen urteurrenaren harira. Egunean zehar gazte bazkaria eta kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Bakioko gazteen oharra:

Hamaika egun pasa dira Bakioko gazte batzuk herri hau piztu behar zenaren erabakia hartu genuenetik. Gure helburua argia zen, herri gris eta kolore gabea, koloretsu eta plurala bihurtzea. Elkarlan eta elkartasunaren bitartez, aisialdi propio eta askea sortu dugu, a base de talonario egindako aisialdi eta sistemaren aurrean alternatibak sortuz eta gazte sorkuntzari ateak irekiz. Sei urte dira proiektu komunikatibo bat sortzearekin batera martxan hasi ginenetik eta sei urteren buruan gazte asanblada bat izateaz gain gune autojestionatu zein aske bat lortu dugu.

Gaur egun ere gazteok leku garrantzitsu bat daukagu gure herriko antolakuntzan, beste taldeekin elkarlanean herri nortasuna mantentzen lanean gabiltzalarik, adibide argia dira, jai batzorde edo euskera topagunea. Asko izan dira bidean aurkitu ditugun oztopoak, asko jarri dizkiguten harriak. Baina gehiago dira aspaldi ereindako haziaren ondorioz batu ditugun fruituak.

Uztailak 24an GAZTETXEAren urtebetetzea ospatuko dugu.

Urte bete betetzen baita Bakioko Hotel garrantzitsu bat gaztetxe bihurtu genuenetiek. Gure herriko etxebizitza politika zein proiektu txikitzaileak puri purian zeudenean, egorari buelta eman eta hotel hau, interes ekonomiko eta politikoetatik askatu eta herritar ororentzat irekita egongo den gune bihurtu genuen.

Gaur, gazteon aisialdi zein sormenerako alternatiba bakarra bihurtu dugu, horren adibide argi dira, etxe honetan sortutako proiektu guztiak: musika talde, pandero eta trikitilari talde, umeen jolas txoko aberasgarria, batukada taldea… Mehatxu eta oztopo guztien gainetik aurrera jarraituko dugu, aspaldi hartu genuelako herri hau koloretsu eta aktibo bihurtzeko konpromezua. Bidea ez da erreza izango, baina tinko eta indarrez lortuko dugu gure aldarrikapen eta amets guztiak egi bihurtzea, autogestioan, elkarlanean, parekidetasunean, elkartasunean…oinarrituz.

Gogoratu, ez gaudela bakarrik, nazioa osatzen baitugu Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladekin batera eta gure proiektuak aurrera eramateko Bakioko gazte guztion indarra eta lana behar ditugula.

Gora gu!!!

EGITARAUA:
  • 14.00tan TXUPINAZOA - TRIKI POTEOA
  • 15.00etan EKITALDIA ETA GAZTE BAZKARIA
  • 16.30 GAZTE OLINPIADAK
  • 17.30etan KALEJIRA BATUKADAREKIN.
  • 22.30etan: KONTZERTUAK probaderoan
    • SEI ZORO
    • EGURRA TA KITTO
    • GOVERNORS
    • SE SUMA
    • Berbena

partekatu:

Izarapeko aholkuak

mutillei gustatzen al zaizue belarriak eta miazkatzea?? (belarrie)

Erantzunak (0)

Twitter

Valid CSS!