Uztailaren 14a, 1789ko Frantses Iraultza ospatzen dugun egun hori da; Diotenaz, Frantzia eta Europa osoa askatu zituen. Argien ideiak hedatu ziren, biztanleak askatasuna eta demokraziaren alde borrokatu ziren… hala zer erakatsi zigun atzo Didier Borotra jaunttoak. Eta gaur egun, askatasun hori nola gauzatzen den ere erakutsi zigun:
Gure herriaren askatasun gosearen alde manifestatzen ari ginen 200 gazteei, matraka ukaldiz eta gas negargarria botaz erantzun ziguten berak deituriko hamarnaka CRSek.
CRSen kargen ondoren demokraziaren eredu gisa agertu nahi izan zuen Borotrak, Uztailak 14 batez frantses nazioaren aurka manifestatzea debekatua dela jakinarazi zigun. Dirudienez, askatasunaren garaipena ospatu beharko genukeen egunean, gure eskubide zibil eta politikoak desagertzen dira … Hori da, beraz, askatasuna?
Euskal Herriaren babesle gisa agertzen dira maiz Borotra eta bere gisakoak. Baina atzo, beste behin ere, argi gelditu zen haien hipokresia.
Beste behin ere, tokiko agintarien erreakzioaren sinbolo izan ziren CRSen kargek eta gas negargarriek ez gintuzten harritu. Peko zilora goazen honetan, gure hizkuntza, gure lurra, gure kultura, gure askatasuna… desagertzen ari diren honetan, batzuek oraindik, Euskal Herria haien etekin propiorako baliatu nahi dute. Aitzitik salatu izan dugun gisan, Miarritze egoera horren sinboloa da. Gure analisiarekin zalantzak dituztenentzat, atzo argumentu paregabea jaso genuen beste behin ere : Frantziak, Afganistanen eta Tibet-en gizatasun eta demokrazia irakaspenak ematen dituen bitartean, Miarritzen askatasunaren alde manifestatzea debeku bilakatu du. Euskal gizartearen egoera ezin txarragoa den honetan, poliziak (RG, CRS…) beti hor dira aberatsenen eta boteretsuenen interesak babesteko.
Baina izan zuten erreakzio zaintsu eta bortitzak erakusten du haien gotorlekua ahula bezain ezegonkorra dela. Salatzera, interpelatzera, manifestatzera ateratzen giren guziz, kolokan jartzen diegu, haiek parean eman nahiko liguketena baino indar gehiagorekin.
Atzo 200 ginen. Baina, bihartik aitzina ehundaka izanen gira herri eta auzoetan, gure askatasun gosea aldarrikatzen.

Arratsaldeon eta Milesker gaur hona hurbildu zizten gazte guziei!
Gaur ospatzen dute frantsesek 1789ko pseudo iraultza. Eta haien indar militarra honaino ekarri dute, euskal herrian ere, sasi errepublika den frantzia, zapalkuntza militar eta administratiboan oinarritua den inperio bat dela erakutsiz.
Hemen izan dira, Miarritzen berean, Jon Anza euskal militanteari egindakoaren arduradunak, herri hau gain gainetik zapaltzen duten ministro eta agintari militarrak. Hemen izan dira, lege faxixtak aplikatzen dituzten prefetak, harro harro, 28.000 lagun frantziaren mugetatik at kanporatu baitituzte urte batez bakarrik. Harro harro, euskal herriko laborantza ganbara jazarri baitute, eta harro ere, frantses batzuek imigrazioaren politikaz haien iritzi kritikoa emaiten dutelarik, epaitu eta kondenatu baitituzte.
Desfilatu dute ere, militarrek.
Afganistanen hiltzaile direnak, ikusiko ditugu hegazkinez, oinez, uniforme zikin bat soinean, harroki desfilatzen, uste baitute bandera frantsesarekin garbituz, odolez zikinduak dituzten eskuak xurituko dituztela. Horien artean ikusi ditugu ere hautetsi batzuk, marseillesa emozionaturik kantatzen, jakin gabe, iraultza batean, haien buruak liratezkeela lehenik eroriko.
Baina gaur, gu ere hemen gira, Miarritzen.
Ez baitugu sinesten estatu zapaltzaile batek euskal herrian bere lekua merezi duela.
Ez baitugu sinesten 1789an egin zen iraultzak euskaldunen bizia hobetu zuela.
Ez baitugu sinesten diskriminizazioa, errepresioa eta inposaketa irudikatzen duen frantses banderak gure herrietan desfilatzeko eskubidea duela.
Ez baitugu onartzen, gure mendiak, militarren entsegu gune izaitea.
Ez baitugu onartzen hainbat euskal militante erahil, zauritu edota atxilotu dituzten militarrek euskal herrian desfilatzeko eskubidea ukaitea.
Euskal herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzen gira, ez munduaren beste puntan den herrixka baten lapurtzeko, gerlan sartzen den estatu baten alde.
Euskal herri anitza, koloretsua, libre eta elkartasunean oinarritua denari sinesten dugu, baitakigu hizkuntza guziak arbasoek utzitako ondareak direla, eta hizkuntza bakar bat inposatuz, pentsamendu bakar bat, kolore bakar bat eta nortasun bakar bat inposatzen direla.
Gaurkoa guretzat, egun arrotza da, baina horrek ez du erran nahi, pasibotasunez bizitu behar dugunik.
Frantses bandera gure lurretan aireztatzen duten aldi bakotxean, euskal herri garaitu bat errebendikatu nahi dute, bainan ez ditugu utziko!
Gure herria zapaltzen segituko duten artean, ez diogu frantses banderari errespeturik adieraziko. Euskal herria ukatzen segituko duten artean, ez dugu haien errepublika, justizia eta besta egunik onartuko.
Borrokatzen ari den lurralde hau ez da frantzia, euskal herria da, maite dugun herria, eta defendituko dugun herria, merezi duen errespetua lortu arte, independentzia eta sozialismoa lortu arte!!
Baina ez gaitezen elkarri begira gelditu! Segi dezagun lanean. Herriz-herri, auzoz-auzo... Guk eraikiko dugu Euskal Herria.
JO TA KE IRABAZI ARTE!
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
GORA EUSKAL GAZTERIA!
mutillei gustatzen al zaizue belarriak eta miazkatzea?? (belarrie)