Uztailaren 26tik 31ra Nafarroako Gazte Asanbladen martxa ospatuko da

Iada bi urte betetzera doaz Nafarroako Gazte Asanblada eta beste hainbat Gazte Antolakundeen arteko koordinadora sortu zenetik. Oraingoan Nafarroako txoko guztietan tresna hau ezagut dezaten martxa antolatu dute.

Oharra:

Nafarroako eskualde eta herri ezberdinetako gazteak gara. Gazte Asanbladetan antolaturik gaudenak. Asanblada baten inguruan bildu eta erabakiak hartuta jarduten dugu. Gure herrietan parte hartzea dugu helburu, gure herriko bizian ikuspegi gazte batetik ekarpena egitea da gure xede. Txoko bakoitzeko errealitatearen arabera jokatzen dugu, beraz zenbaezinak liratezke guk guztiok, batu garen Gazte Asanblada guztiak alegia, lantzen ditugun gaiak. Gure izaerak eta lan egiteko erak batzen gaituzte ordea.

Bere inguruarengatik kezkatzen diren gazteak bultzatu nahi ditugu, beren herriari forma emateko prest daudenak. Gazteria zer nahi eta behar duen identifikatuta hori lortzeko lan egiteko prest daudenak. Kontsumoaren gizartean, proiektu pertsonaletara mugatzen den honetan, irudimena eta sormena mugatuak daudenean, gure bizitzak goitik behera planteatzen dizkiguten honetan, bizitzeko esparru duin bat gure esku izatea ukatzen zaigunean, horrelako gizarte bat nahi ez dugula erabaki dugu eta aldatzen saiatzeko hautua hartu ere bai,era berean alternatibak sortzen edo bultzatzen saiatzen garelarik, honek batzen gaitu gu guztiak ere. Bakoitzak bere herriari so eginez egiten du lan, baina mugimendu baten osotasunaren zati gara hauetako antolakunde bakoitza.

Hau dela eta, duela bi urte iada elkarrekin koordinatzeko behar eta nahairi jarraiki Nafarroako Gazte Asanbladen Koordinadora abiarazi genuen. Honetan, herri ezberdinetako ordezkariak batzen dira, zonalde bakoitzeko errealitatea plazaratzeko, elkar ezagutzeko eta elkarri beharrezkoa dugun laguntza eta babesa eskeintzeko. Urte terdi betetzera doa NA.G.A. eta Nafarroako txoko ezberdinetan ezagutzera emateko asmoarekin, martxa bat antolatu dugu.

Uztailaren 26tik 31ra bitartean Nafarroako eskualde ezberdinak gurutzatuko ditu Nafarroako Gazte Asanbladen Koordinadora ezagutzera emango duen martxa, bide batez herri bakoitzean gazteek antolatu dituzten ekimenez elikatuko delarik. Iruñetik Argedasera, Argedasetik Azkoienera, Azkoienetik Faltzesera, Faltzesetik Tafailara, Tafailatik Larragara, Larragatik Garesera, Garesetik Lizarrara, Lizarratik Arbizura, Arbizutik Leitzara, Leitzatik Berara, Beratik Legasara, Legasatik Elizondora, Elizondotik Agoitzera, Agoitzetik Irunberrira, Irunberritik Esparzara, Esparzatik Zaraitzura, Zaraitzutik Uztarrotzera, Uztarrotzetik Zangotzara eta Zangotzatik Oibarrera.

Herri bakoitzak ekimen ezberdinak proposatu ditu bere herritik martxa pasatzen denerako, esan beharra ez dagoen arren aski jakinda duzue parte hartzea guztiz irekia dagoela. Hemendik egun gutxira egitaraua plazaratuko dugu beraz adi egon zaitez gazte!

Iruñetik, Argedas, Azkoien, Faltzes, Tafaila, Larraga, Larraga, Gares, Lizarra, Arbizu, Leitza, Bera, Legasa, Elizondo, Agoitze, Irunberri, Esparza, Zaraitzu, Uztarrotze, Zangotza, Oibar eta Sakana, Iruñerria, Merindadea eta Ekialdeko koordinadoretan parte hartzen duten Gazte Asanbladak eta beste hainbat gazte antolakunde.

partekatu:

Izarapeko aholkuak

mutillei gustatzen al zaizue belarriak eta miazkatzea?? (belarrie)

Erantzunak (0)

Twitter

Valid CSS!