Otsailaren 19an Elorrioko gaztetxeak 23 urte betetzen dituenez egitarau sendoa antolatu dute egun osorako. Bertan eskaladako txapelketaren finala jokatuko da eta eguna bukatzeko Zea Mays, Split 77, Sermond’s eta Edan-en kontzertuak izango dira gaztetxean.
Elorrioko gaztetxearen oharra:
Elorrixoko gaztetxeak 23. urteurrena ospatuko du datorren otsailaren 19an. Jai egitarau oparoa antolatu dute egunerako eta hainbat ekintza izango dituzte otsailean zehar.
Jai eguna goizeko 11:00etan hasiko da eskalada txapelketako finalarekin eta 13:00etan emango zaio hasiera egunari luntx, txotx eta Antton&Liherren musikarekin. Gero poteoa egingo da txarangarekin eta San Josera igoko dira omenaldirako. Bazkaria sorpresaz bete dute eta bazkalostean, urtero bezala, famili argazkia aterako dute gaztetxean. 20:30etan hasiko dira kontzertuak. Split 77 izango da lehengoa, ondoren Zea Mays eta Sermond“s taldeek jarraituko dute eta eguna amaitzeko Edan taldearen erromeri show-az gozatuko dute goizalderarte.
Beste bost ekintza ere izango dira otsailean zehar. Aste honetan zehar serigrafia tailerra egingo dute eta datorren astean mural margoketa. Otsailaren 14 eta 15ean euskal dantza ikastaroa izango da eta otsailaren 16an eskalada txapelketako sailkapenak jokatuko dira herriko rokodromoan. Otsaileko ospakizunekin amaitzeko Eunon! Antzezlana ikusi ahalko da otsailaren 25ean.



