1500 pertsona inguruk euskal gazteria libre eta legalaren aldeko aldarria zabaldu dute Oreretan

2012, Urtarrilak 16

Orsoaldeako gazteen oharra (igandea, urtarrilak 22):

 

1500 bat herritarrek, Euskal gazteria Libre eta Legalaretako aldeko herri harresia osatu dugu Oreretan. Azken aste honetan jaso dugun Oarsoaldeko gazteon aurkako epaiari erantzuteko eta zigortutako gazteoi babesa helarazteko egin den mobilizazioak, Lartzabaldik Arenalerako bidea burutu du eta amaieran Eleakeko  eta gazte mugimenduko kideok irakurketa bota dugu.

Info+ oarsongazte1ez.blogspot.com

Elkartasun argazkiak hemen.

Gune Askea zuzenean (argazkiak) hemen.

Gune Askearen zuzeneko kontaketa egin dute Facebook sare sozialetik! Bertan ere baduzue egin duten guztiaren berri. Klikatu hemen!

Oreretako Zintzilik irrati libreak gazteei eginiko elkarrizketa entzu nahi izanez gero klikatu hemen.

Uztailean burutu zen epaiketaren jarraipena hemen.

Gazte 1+ez! abestia:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Oreretako une Askearen kronika bideoan:

—————————————————————————————————————————————————-

 

Orsoaldeako gazteen oharra (larunbata, urtarrilak 21):

 

80 pertsona inguru bildu gara Euskal Gazteria Libre eta Legala lemapean egindako elkarretaratzean. Gogoratu, bihar, igandea, goizeko 12:00etan Manifestazioa egingo dugula Lartzabaleko anbulategitik hasita. ANIMA ZAITEZTE!!!

 Info+ oarsongazte1ez.blogspot.com

——————————————————————————————————————————————-

Orsoaldeako gazteen kronika (ostirala, urtarrilak 20):

 

Dagoeneko jarri dugu martxan Gune Askea. Arratsaldeko 20:30ean hasi gara kanpin-dendak, ordenagailuak, mahaia, musika ekipoa eta beharrezko guztia montatzen. Ondoren, guztiok batera afaldu dugu eta oraintxe hasiera eman diogu hurrengo egunetan burutuko ditugun mobilizazioak zehazteko. Ondoren, Euska Herriko gatazka politikoaren inguruko dokumental bat ikusiko dugu eta, bihar, goizeko 9:00etan gosari batekin emango diogu hasiera egunari. Gogoratu bihartik aurrera Facebooken egunaren nondik norakoen jarraipena egingo dugula.

Info+ oarsongazte1ez.blogspot.com

——————————————————————————————————————————————-

Eleak mugimenduaren agerraldia (urtarrilak 18, asteazkena)

Eleak mugimenduak agerraldia burutu du gaur goizean Oarsoaldeako gazteen epaia salatzeko. “Gogor salatu nahi dugu eskubideen errespetuan oinarritutako bidearen kontrako eraso berri hau. Gazte hauen delitu bakarra gazteen eskubideen alde gazte mugimenduan lan egitea da, eta koloretako Euskal Herri bat amestu eta horren eraikuntzan lan egitea”, adierazi dute. Gazte auzipetuek eta hainbat sindikatu, alderdi politiko eta eragiletako ordezkariek hartu dute parte prentsaurrekoan.

Igandean burutuko den manifestaziorako deia egin du Eleak mugimenduak. 12:00etan aterako da Oreretako Lartzabalgo anbulategitik.

Info+ oarsongazte1ez.blogspot.com

———————————————————————————————————————————————-

SEI URTEKO ESPETXE ZIGORRA EZARRI DIE ESPAINIAKO AUZITEGI NAZIONALAK OARSOALDEAKO SEI GAZTERI

Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza gazteak dira Espainiako Auzitegi Nazionalak ustez Segiko kideak izatea egotzita sei urteko espetxealdiarekin zigortuak. Haizea Iriarte, Beñat Burlada, Alexander Etxeberria, Egoitz Urbe, Hodeiertz Urain, Alain Luna, Iker Zabala, Oinatz Arbelaiz, Oihana Mugika eta Gaizka Ibeas, aldiz, absolbitu egin ditu Imanol Sagarzazurekin batera (bere aurkako karguak aurretik kendu zituen fiskalak).

2008an izan ziren atxilotuak gehienak, eta fidantzapean atera ziren batzuk urtebete espetxean pasa ostean. Tratu txarrak eta jazarpen sexuala salatu zuten. Uztailean epaitu zituzten, eta haietako hiruk deklaratzera joateari uko egin zioten, Oreretako kiosko baten gainean beraien ukazioa publiko eginez. Ertzaintzak atxilotu eta Madrilera eraman zituzten hiruak; epaiketak iraun bitartean espetxean egon behar izan zuten. Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Martin Garitanok, gazteei babesa adierazi eta epaiketa politikoekin amaitzeko eskatu zuen.

Oarsoaldeako gazteen oharra:

 

Euskal Herria momentu historikoa ari da bizitzen, eta horren lekuko da egungo testuinguru politikoa. Euskal Herritik gatazkaren konponbiderako urratsak ematen ari garen honetan baina, estatuek errepresioaren, epaiketa politikoen eta kartzelaren estrategia bere horretan mantentzen dute.

2008an atxilotu gintuzten 16 Oarsoaldeko gazteon aurkako sarekadan. Torturapean eskuratutako autoinkulpazioak oinarri hartuta epaitu gintuzten pasa den urteko uztailan. Gaur, epaiketa horren sententzia kaleratu du Audientzia Nazionalak. Hamar auzipetu absolbitu eta gutako seiri sei urteko espetxe zigorra ezarri digute Euskal Herriarekiko erakutsitako konpromisoarengatik, eremu ezberdinetan egindako lan politikoagatik.

Gaurkoa, baina, ez da kasu isolatu bat izan. 2009az geroztik 100 gazte baino gehiago izan dira atxilotuak eta espetxeratuak. Hauetako askok torturak salatu dituzte.

Info+ oarsongazte1ez.blogspot.com

Epaiketara ez aurkeztearen arrazoiak:

Hiru gazteen atxiloketa Oreretan:

Iruzkinak:

  1. IA-(e)k dio:

    Gaur Oiartzo eta Oreretako ikasleok geldialdia egin dugu ordu batez kontzentrazio egiteko 150 ikasle inguru bildu gara eta mezua argia izan da: EZ DUTE LORTUKO GAZTEON INDARRA GELDITZERIK! Eta asteburu honetan egingo diren deialdietan parte hartzeko deia luzatu dugu.!
    GAZTE 1+ EZ!

Erantzun