Kukutzak Oñati “okupatuko” du astebetez

2012, Urtarrilak 26

Kukutzaren espiritua berreskuratzeko asmoz, Oñatin aste betez gaztetxean egiten ziren gauza ezberdinak izanen dira. Antzerkiak, zinema, hitzaldiak, tailerrak eta beste gauza asko izanen dira urtarrilaren 30etik otsailaren 4era.

 

Oñatiko Udalaren oharra:

 

Kukutzak astebetez Oñati okupatuko du, Kukutzan egiten ziren ekintza denak eta bere espiritua Oñatira ekarriko ditugu, oñatiarrek eta kanpotik datozenek bizi eta ezagutu dezaten.

Kukutzako eredua Oñatiko kaleetara ekarriko dugu, jendeak aktiboki euren parte-hartzeaz sortutako eta kudeatutako eredua. Urtarrilaren 30etik, otsailaren 4ko astean, beraz, adin guztietako jendeari zuzendutako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dugu. Bestek beste izango dira:   liburu aurkezpena, hitzaldia, zinema emanaldia, bertso paper lehiaketa, antzezlana eta zirko eta dantza tailerrak. Kukutzan ziharduten taldeak etorriko dira Oñatira eta eurek emango dituzte tailerrak.

Egitaraua:

Urtarrilak 30, astelehena

  • 19:00etan, “Kukutza gaztetxea” liburuaren aurkezpena kultur etxean.

Urtarrilak 31, asteartea

  • 19:00etan, autokudeaketaren inguruko hitzaldia gazte lekuan.

Otsailak 1, asteazkena

  • 19:00etan, flamenko ikastaroa Errekalden.
  • 19:00etan, autokudeaketaren inguruko tailerra gazte lekuan.

Otsailak 2, osteguna

  • 20:00etan, zinekluba, Bansky, Exit Through, The Gift Shop kultur etxean.

Otsailak 3, ostirala

  • 18:00etan, gazte lekuko bertso paper lehiaketa gazte lekuan.
  • 18:30etan, Monstruoak antzezlana institutuan.
  • 22:00etan, poesia errezetaldia eta te dastaketa Arrano tabernan.

Otsailak 4, larunbata:

  • 11:00etan, rokodromoa, zirku tailerrak eta grafittiak herriko plazan.
  • 14:00etan, herri bazkaria Kukutzarekin bat kiroldegiko pilotalekuan.
  • 18:00etan zirko emanaldia plazan.
  • 22:00etan kontzertuak gazte lekuan.

OHARRAK:

  • Dantza eta zirko tailerretarako plazak mugatuak dira eta antolatzaileek kultura etxean izena emateko gomendioa egin dute.
  • Bazkaria kiroldegian:  lunch erakoa. Tiketak salgai daude Kultura etxean, eta Boga, Arrano eta Xagu tabernetan, 10 euroren truke.


 


Erantzun