Atzo, osteguna, eman zion hasiera Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxeak 5.urteurreneko ospakizunei. Kukutzako liburuaren aurkezpena eta Sarrionandiaren Kartzelako Poemak liburuaren errezitaldia egon zen, eta Esne Beltza Sound System-ekin festa lehertu zen.
7Katu gaztetxearen oharra:
Kukutzako liburu aurkezpena zein ondorengo eztabaiden ostean, poesiak, Sarriren ametsetara eroan gaitu, momentu lasaiak bezain sakonak, preso eta iheslari guztiak etxera!!
Eta barruak astindu eta gero, giroa berotu du Esne Beltza Sound System ikuskizunak, izerditan, dantzan, gozatuz… 121 krewko lagunak ere bere apurra utzi digute…
Ederto amaitu dugu eguna, gora zuek!!!
ZORIONAK!
MILA ESKER GUZTIOI!
ONDO LO EGIN ETA BIHAR ARTE!
Info+ 7katugaztetxea.com







