Info

Larunbatean Senperen eta Andoainen egingo diren manifestazioak sostengatu dituzte hainbat eragilek

2012, Otsailak 22

Iragan asteko Lacroix ahizpen eta aste honetako Otano eta Igerategiren atxiloketak salatu eta gatazkaren konponbide prozesuaren aldeko hautua hartzea eta horren alde ekitea alderdien, sindikatuen, elkarteen eta, finean, jendarte osoaren ardura dela adierazi dute Euskal Herriko hainbat eragile sozial, politiko eta sindikalek. irakurri +

0 Iruzkin

Iribasi utzitako hiru hilabeteak bukatu direla eta, prentsaurreko masiboa burutuko da martxoaren 7an

2012, Otsailak 22

Iribas Nafarroako hezkuntza kontseilariari neurriak hartzeko utzitako hiru hilabeteko epea bukatzear dagoela eta martxoaren 7an prentsaurreko masiboa burutuko da Iruñean. Gainera, martxoaren 22an Nafarroa osoan ikasle greba izango dela aurreratu du bertako Ikasle Abertzaleak-ek. irakurri +

0 Iruzkin

Ikasle Abertzaleak-ek munduko ikasle mugimenduen berri emango duen hilabetekaria kaleratu du: Abian

2012, Otsailak 22

Ikasle Abertzaleak-ek hilabetekari internazionalista kaleratu du eta otsaileko alea dagoeneko sarean da. Honekin munduko ikasle mugimendu ezberdinen berri eman, egiten ari diren borroketatik ikasi eta euren ekarpenak egin nahi ditu. irakurri +

0 Iruzkin

Aske geratu da Iraitz Gesalaga “Tximas” Zarauzko gaztea

2012, Otsailak 22

2011ko urtarrilaren 11n atxilotu zuten Iraitz Gesalaga zarauztarra Ziburun, ETAren informatika arduradun izatea leporatuta. Aurreko astean izan zen epaitua eta fiskaltzak hamar urteko espetxe zigorra eskatu arren, absolbitu egin dute. Harrera beroa egin diote Zarautzen. irakurri +

Iruzkin 1

Elkartasun keinua Herrialde Katalanetatik iragan astean Senperen atxilotutako Lacroix ahizpei

2012, Otsailak 22

Azkenaldian errepresioa eta murrizketa sozialak modu bete-betean pairatzen dituen Herrialde Katalanetatik, Sindicat d ´Estudiants del Països Catalans  (SEPC) ikasle sindikatuak elkartasuna adierazi die iragan astean Senperen atxilotutako Naia eta Audrey Lacroix ahizpei. irakurri +

0 Iruzkin

Kapitalismoari gazte izaeratik ere erantzuteko deia luzatu dute Gasteiztik

2012, Otsailak 21

“Sistemaren krisiari eta krisiaren sistemari” gazte modura erantzuteko garaia dela helarazi dute eta bide horretan, eredu alternatiboaren eraikuntzan parte hartzeko lehen zita, ostegunean gaztetxean burutuko den asanblada irekia izango da. irakurri +

0 Iruzkin

Ruben Sanchez: “Ni Milanora joango nintzateke”

2012, Otsailak 21

Ruben Sanchez Askapenako kideak martxoaren 3an Milanon ospatuko den manifestaziorako gonbitea luzatu du bere iritzi artikuluan. Gogoratu Italian dagoela euskal gazte eta ikasle ordezkaritza bat. irakurri +

0 Iruzkin

Arabako gazteek MusikGerrilleroak diskoa aurkeztu dute Gasteizen

2012, Otsailak 20

Musikgerrillak antolatutako lehenengo diskoa, Arabako 21 musika talde gazte ezberdinek grabatutako kantaz osatuta dago eta gaur egin dute diskoaren aurkezpena Gasteizko gaztetxean. Beste talde batzuen kantak falta diren arren hurrengo edizio batean entzungai izatea espero dute. irakurri +

0 Iruzkin

Ruben Villa Sestaoko gazteak askatasuna lortuko du 30.000€ ordainduta

2012, Otsailak 20

Sestaoko Ruben Villa preso politiko gaztea aske geratuko da, 30.000€ko fidantza ordainduta bere baldintzapeko askatasuna onartua izan eta gero. Gogoratu beharra dago, Ruben polizia nazionalak atxilotu zuela, beste 13 gazterekin batera, 2010eko urriaren 22an, gazteria independentistaren aurka zabaldutako makro-sarekadan. irakurri +

0 Iruzkin

Gaztetxeen aldeko konpartsa espontaneoa izan da aurtengo Donostiako ihauterietako desfilean

2012, Otsailak 20

Amarako gazteak eta Uxotegi gaztetxeko kideak Donostiako ihauterietako desfilean sartu ziren espontaneoki lokal hutsei erabilera ematea eta gaztetxeen beharra aldarrikatzeko. Ekintzak ikusleengan jakinmina sortu zuela adierazi dute. irakurri +

0 Iruzkin

Agenda

Otsaila 2012
A A A O O L I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829EC