sortzaileon txokoa

Ikasle Abertzaleak-ek munduko ikasle mugimenduen berri emango duen hilabetekaria kaleratu du: Abian

2012, Otsailak 22

Ikasle Abertzaleak-ek hilabetekari internazionalista kaleratu du eta otsaileko alea dagoeneko sarean da. Honekin munduko ikasle mugimendu ezberdinen berri eman, egiten ari diren borroketatik ikasi eta euren ekarpenak egin nahi ditu. irakurri +

0 Iruzkin

Arabako gazteek MusikGerrilleroak diskoa aurkeztu dute Gasteizen

2012, Otsailak 20

Musikgerrillak antolatutako lehenengo diskoa, Arabako 21 musika talde gazte ezberdinek grabatutako kantaz osatuta dago eta gaur egin dute diskoaren aurkezpena Gasteizko gaztetxean. Beste talde batzuen kantak falta diren arren hurrengo edizio batean entzungai izatea espero dute. irakurri +

0 Iruzkin

Gazte boletinaren 2. zenbakia kaleratu du Barakaldoko Gazte Asanbladak

2012, Otsailak 14

Gazte proiektu komunikatibo berria jarri zuen martxan Barakaldoko Gazte Asanbladak urtarrilean: hilero kaleratuko duten gazte boletina. “Formakuntza bultzatuko dugu eta gure deialdien, ekimenen, kanpainen… berri emango dugu”, adierazi zuten, eta hemen dira 2. zenbakiarekin. irakurri +

0 Iruzkin

Martxan da Musikberbena!

2012, Otsailak 09

Atsedenaldiaren ostean, indartsu itzuli da Arabako gazte musikarien kolektiboa. Musikgerrillak kultura eta arlo ezberdinetako borrokak gazte musikarien elkarlanaren bidez aurrera eramateko helburua du, herri, auzo eta hiri guztietan lan eginez. irakurri +

0 Iruzkin

Pasai Antxoko gaztetxeak bertako bozgorailu izango den aldizkaria kaleratu du: ZIZT!

2012, Otsailak 09

Gaztetxeak egindako ekintzak teloi atzean ez geratzeko, herritarrengana hurbiltzeko eta gaurkotasunezko gaiei ZIZTada emateko kaleratu du Pasai Antxoko gaztetxeak ZIZT! izeneko aldizkaria. Oihartzuna ahalik eta handien izan dadin interneten eskegi dute kaleratu berri duten aldizkaria. irakurri +

0 Iruzkin

Sarean da gazte independentisten Errotik egunkariaren 2.alea

2012, Otsailak 07

Sarean da dagoeneko Errotik gazte egunkariaren 2.alea gazte independentisten eskutik; albistearen barnealdean duzue irakurgai. irakurri +

0 Iruzkin

Abian da Barakaldoko Gazte Asanbladaren I. Musika Lehiaketa

2012, Otsailak 07

Lehiaketak hiru kategoria izango dituenez, Euskal Herri osoko musika taldeek hartu ahal izango dute parte, eta saria apirilaren 21ean ospatuko den urteurren festan kontzertua eskaini ahal izatea izango da. Abestiak aurkezteko azken eguna martxoaren 4a da; barnean dituzue parte hartzeko jarraibideak. irakurri +

0 Iruzkin

Mikroipun erotikoen masterrean parte hartzeko aukera dago Lemoako gaztetxeko blogean

2012, Otsailak 01

Blogean bertan iragarri dute eta mezu horri erantzunez edo iruzkina eginez igorri behar da mikroipun erotikoa. Bildutako testuak mikro-fanzine batean bildu asmo dituzte. irakurri +

0 Iruzkin

“Sexiliorik ez mundu maritxuan”

2012, Urtarrilak 31

Sexiliatua.wordpress.com-etik hartua:

 

Bilboko “ kolosala izango da! ” manifaren ondorengo orduetan, gau giroan murgildu ziren asko. Gau giroan alkolarekin edota drogekin ligatzen dute batzuk; beste batzuk, plazerra eta desira abandonatuak betetzeko prest abiatzen dira gauaren ilunerantz.  Ezinezko tabernetara. Badulakera, esaterako.  irakurri +

0 Iruzkin

Zirt-Zart aurkeztu dute Zumaiako gazteek, “hiru hilabetean behin gai ezberdinak landuko dituen eskuorria”

2012, Urtarrilak 31

Independentzia eta sozialismoaren aldarriari helduz, hiru hilabetean behin argitaratuko duten eskuorria dela jakinarazi dute. Ale bakoitzean gai ezberdinak landuko dituzte, eta formakuntzarako eta eztabaidarako tresna izateko helburuarekin sortu dela adierazi dute. Lehen alean prozesu demokratikoa izan dute hizpide. irakurri +

0 Iruzkin

Agenda

Otsaila 2012
A A A O O L I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829EC