-->

Elkarlanean

17 Azaroa 2010

Martxan da Topatu.info proiektu komunikatibo berria. Martxan da webgune berritua, eduki berrituekin. Martxan da elkarlanean sortu eta garatu behar den proiektua. Euskal Herriko gazte norbanakoek zein eragileek egunez egun aurrera daramatzaten lanketen, proiektuen eta borroken ispilu eta tresna izan behar du Topatu.info-k. Informazioa, ordea, herritik sortzen da, eta herrietan kudeatzea ere dugu helburu. Herri eta auzoetako gazte proiektu komunikatibo anitzak izan behar dira ardatz, eta Topatu.info horien guztien topaleku. Komunikazio eredu herritarra garatu beharra daukagu. Nola?


PROPOSATU

Sekzio hau Topatu.info berrituaren inguruan iradokizunak egiteko balia dezakezue . Adierazi webgune berriaren onurak, eta helarazi ere zuen kezkak eta ikusten dituzuen hutsuneak ere. Proposatu Gazte Mugimenduaren beharrei erantzungo dioten idei berriak, Topatu.infok berenganatu ditzan. Osatu dezagun denon artean proiektu hau.

PARTE HARTU

Argitaratzen den albistea existitzen ez dela entzun izan dugu sarri. Egon gaitezen bada albistearen unean eta lekuan, idatz dezagun, atera ditzagun argazkiak, graba dezagun, eta bidali gero, beti bezala Topatu.info-n ager dadin. Parte hartzea, ordea, haratago joan daiteke. Azal dezagun adibide batekin: Demagun zuen auzo edo herrietako proiektu komunikatibo batek Topatu.info proiektu berrituan hutsune bat ikusi eta hori betetzeko egitasmo bat bere gain hartu nahi duela, izan irratsaio txiki bat edota sekzio tematiko bat. Gurekin harremanetan jartzea besterik ez luke, proposamena planteatu eta garatzeko aukerak aztertu ahal izateko.

ERAIKI

Topatu.info proiektuaren aurretik, herri eta auzoetako gazte proiektu komunikatiboak izan behar dira protagonista. Asko ditugu gure artean dagoeneko, baina askoz gehiago izan gaitezke. Egungo teknologiak horrelakoak sortzeko aukerak eskura utzi dizkigu; horiek gure interesen alde norabidetzea besterik ez dago, gure herri eta auzoetan egiten duguna zabaltzeak duen garrantziaz konsziente. Horretarako, Topatu.info-k laguntzeko prest dagoen orokin batera Komunikazio Eskolak jarriko ditu martxan, aukerak baliatzen ikas dezagun. Zentzu horretan, atal hau gazte proiektu komunikatiboak eraiki nahi dituztenei laguntza bitartekoak emateko ere baliatuko dugu. Proiektu horiek guztiek topaleku eta bozgoragailu izango dute atal hau ere.

EZTABAIDATU

Komunikazio eredu herritarra eta gaztea garatzeko gunea izango da ere martxan jarri dugun atal berri hau. Gazte proiektu komunikatibo ezberdinak nola kudeatu, tresnak proposatu, ekimen komunak martxan jarri edota bestelako ideiei bueltak eman eta horien inguruan eztabaidatzeko lekua duzue hau.

OSATU DEZAGUN DENON ARTEAN GAZTE PROIEKTU KOMUNIKATIBOA!

Iruzkinak ezgaituta

artikulu gehiago

Proposatu

Sekzio hau Topatu.info berrituaren inguruan iradokizunak egiteko balia dezakezue . Adierazi webgune berriaren onurak, eta helarazi ere zuen kezkak eta ikusten dituzuen hutsuneak ere. Proposatu Gazte Mugimenduaren beharrei erantzungo dioten idei berriak. Osatu dezagun denon artean proiektu hau.

euskal herriko gazte komunikazio proiektuak