topatu.info

Aske geratu da Xabier Agirre gazte gasteiztarra, ostiralean atxilotua izan ostean
Espainiako Gobernuak Gasteizen daukan delegaritzan kateatu zen Xabier Agirre ostiralean, hamarnaka lagunen babesarekin. 2006an banku baten aurkako sabotaia batean parte hartzea egotzita, bi urte eta egun bateko espetxe zigorrera kondenatu zuten. Horietatik lau hilabete geratzen zaizkio betetzeko, eta astelehena baino lehen espetxean aurkezteko agindua eman zioten. Larunbat goizean, ordea, aske utzi zuten.

Ertzaintza eta polizia munizipala bertaratu eta bortziki oldartu ziren Agirre babesten zueden herritarren aurka, hainbat karga ere gauzatuz. Jendea urrundu ostean, Agirre atxilotu zuten. Aurreko kondenaz gain, desordena publikoak eragin izana ere leporatu diote. Agirreri elkartasuna adierazten ari zen gazte bat ere atxilotu zuten, ustez autoritateari erresistentzia egiteagatik. Hura ere ordu batzuetara askatu zuten.

Info+ gazteiraultza.info

Donostian 2 urte okupatuz (2004-2005)

17 urteko kartzela zigorra eskatu dute elkarretaratze batean parte hartu zuten 7 gazterentzat
2012ko martxoko elkarretaratzean, Ertzaintzaren oldarraldia

Urte eta erdi eta lau urte bitarteko espetxe zigor eskaerei egin beharko die aurre zazpi gaztek, 2012ko martxoan, Gasteizen, Xuban Nafarrateren aldeko elkarretaratze batean parte hartzeagatik. Ertzainak protestan ari ziren lagunen aurka oldartu ziren, eta zazpi gazte atxilotu zituzten hainbat kargaren ostean.

Hasiera batean faltak soilik ezarri zitzaizkien, baina fiskaltzak zigorrak handitzea eskatu du, eta epaileak onartu. Bost gazterentzat urte eta erdiko espetxealdia eskatu du, eta gainontzeko bientzat lau urtekoa.

Bideo honetan ikusten da elkarretaratze horretan gertatutakoa:

Errepide bat mozteagatik, sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete lau gazteri
Iazko uztailean, Gaizka Astorkizaga gazte bilbotarra atxilo ez zezaten, hainbat ekimen egin zituzten, horien artean errepide mozketa bat. Desobedientzia ekimen hori gauzatzeagatik, hemezortzi hilabeteko espetxealdia eta 6.500 euroko isuna eskatu zuen fiskaltzat lau lagun horietako bakoitzarentzat.

Gaur ziren epaitzekoak Bilboko epaitegian, baina defentsak akordioa erdietsi du: desordena publikoak eragiteagatik, sei hilabeteko zigorra. Espetxealdia bi urte baino gutxiagokoa denez, ez dute bete beharko. Gainera, trafiko segurtasunaren aurkako delitua kendu diete, hortaz, ez dute isunik ordaindu beharko.

Ezpam! eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak gazteei babesa helarazi eta salatu du gaurkoa bezalako epaiketak “egungo testuingurutik kanpo” daudela. Hemen Iñaki Peña mugimenduko kidearen azalpena:

Info+ bilbokobranka.info

Komite Internazionalistak / Kapitalismoari aurre egiten dioten esperientziak aztergai ekainaren 3tik 9a bitarte Bilbon

Hilabete da ikasleek Bartzelonako unibertsitateko errektoretza okupatuta dutela
Apirilaren 17an okupatu zuten Fakultateetako Asanbladen Koordinadorako (CAF) 150 ikasle inguruk Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko errektoretza. Errektorearekin aurrera eramaten ari ziren negoziazioak bertan behera gelditu direla eta, errektoretza okupatuta mantentzeaz gain, sarrerak kateatu dituzte. Errektoreak itxialdian dauden ikasleak desalojatzeko baimena eman die mossoei.

Hilabete luzez hainbat bide mozketa, “escrache” bat eta manifestazioak gauzatu dituzte. Azken horietan, polizia ikasleen aurka oldartu eta hainbat zauritu izan direla jakinarazi dute.

Greba egunetan campusetan izaten den poliziaren presentzia etengabearekin amaitzea, unibertsitate ereduaren inguruko eztabaida publiko bat egitea eta unibertsitatearen kontu ekonomikoak publikoki azaltzea dira, besteak beste, ikasleen eskaerak. Salatu dute errektoretzak ez duela ikasleen eskariei kasu egiteko prestutasunik azaltzen. Esaterako, koordinadorako kide diren 18 asanbladari bilera batera sartzea ukatu zien, errektoretzaren joera ideologiko bereko ikasleei sarrera onartu zitzaien bitartean.

Twitterren: #AutònomaRebel, #Rectoratocupat, #rectoratuab

Info+ directa.cat

Absolbitu egin dituzte Kukutzaren eraispenean desordena publikoak egotzita auzipetutako bi gazte
Fiskaltzak 22 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen zuen Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea eraitsi zuteneko protesten harira auzipetutako bi gazterentzat. Desordena publikoak eragin izana egotzita epaitu zituzten martxoan. Bilboko zigor epaitegiak, baina, absolbitu egin ditu. Orain arte epaitu dituzten hamabost lagunetatik hamabi absolbitu egin dituzte, eta gainontzekoei 180 euroko isuna ezarri diete.

Kukutzarekin Elkartasun Taldearen oharra:

Martxoaren 11an epaituak izan ziren bi gazteak absolbitu dituzte, fiskaltzak 22 hilabeteko gartzela zigorra eskatzen zien ustezko desordena publiko delitua egotzirik.2011ko Irailaren 21etik 23ra Ertzaintzak dispositibo erraldoia zabaldu zuen Errekalde auzoan, ehundaka zauritu izan zituen ondorio eta 82 pertsona atxilotu edota identifikatu izan zituzten.

Aurrekoetan salatu izan ditugun atxiloketa arbitrarioak, inolako bereizketarik ez zituztenak, Errekalde auzotik ibiltze hutsak poliziek delitutzat hartzen zuten.

Epaiketan deklaratu zuten ertzainen kontraesan deigarri ugari irakurri daitezke sententzian, adibidez gazte batek buruestalkia zeramala zioten, atestatu polizialak ordea buruestalkia beste atxilotutako adin txikiko batena zela zioen. Atestatu polizialean azaldutako gertaerak delitu izateko larritasun nahikorik ez zuten “Ez bait daude datu gehiago (…) auzipietuek inolako arrisku zehatzik sortu zutela esateko” beraz “jokaera honek ezin du eskatzen den zigor gaitzezpena jaso” nolabaiteko “erantzukizun administratiboa (…) ordena asaldatzeagaitik edota hiriko elementuak hondatzeagaitik” bai ordea.

Beraz, sententzia honek bat egiten du aurreko biekin, poliziak deklaratzen duten guztia inolako sinesgarritasunik ez baitu. 2012 ko ekainean lehenengo epaiketa izan zen, bi gazte alemaniarren kontrakoa, akusazio larrietara aurre egin behar izan zuten: istilu eta desordena publikoa eta hiru urte eta erdiko gartzela zigor eskaera, azkenik Bilboko 5. zenbakiko zigor epaitegiko sailburuak absolbatu zituen,epaiketan erabat argi geratu bait zen, argazki eta suhiltzaileen informeekin, poliziek zioten toki eta orduetan ez zela kontenedorerik erre “Akats edo zehaztasun falta egin dute, tokian edo lekuan gaizki kokatzeagaitik, gertaera hauen ustezko egileen identifikazioan ere gerta ahal izan den akatsa”.Eta, bigarren epaiketa, iazko irailaren 27an izandakoan, epaile berak ulertu zuen gertaerek delitu izateko larritasun nahikorik ez zutela, ordena publiko falta baizik,eta azkenik 11 auziperatuetatik 8 absolbitu zuena,gainontzeko hiruei 180 €ko isuna ordaintzera behartu zituen Gordoniz kalean izandako jesarrialdiagatik.

Ares kontseilari ohiaren KukutzaIII gaztetxeari buruzko teoriaren gainbehera

Rodolfo Ares barne kontseilariak, Bilboko alkate den Iñaki Azkunak eta Ertzaintzak Kukutza III gaztetxea defendatzen egon ziren pertsonak estremistatzat eta era guztietako gaizkiletzat azaldu zituzten hedabideetan , egun hoietan Ertzaintzaren zilegizko jarreraren aurka bortizki jokatu zutenak eta Errekalde auzoan izua zabaldu zutenak (nolabaiteko “laguntza internazionala” jaso zutela zioten ere) honekin hiru dira jada epaiketetan emandako sententziek teoria honen gainbehera argi uzten dutenak.

Errekalden eta Bilbon liskarrak izan ziren, eta Errekaldeko mugimendu sozial eta auzo elkarteak zilegitasun gabea eta justifikaezina zeritzoten desalojo eta eraistearen kontrako erantzun soziala egon zen, hala izan zen; baina benetan gertatu zena Ertzaintzak herriaren kontra izan zuen jarrera erabat desproportzionatua eta bortitza.

Eta zoritxarrez Ertzaintzaren jarrera honek zigorrik gabe geratzeko bidea darama. Hainbat zauritu eta jipoituek aurkeztutako salaketak (haietariko batzuk ondoren epaituak eta absobituak izan zirenak) hainbat epaitegik artxibatu izan dituzte, ezin izan bait dituzte erasotzaileak identifikatu, burua estalita zeramatelako eta haien kideek edota barne Kontselaritzak ezin izan bait dituzte identifikatu.Oraindik ez dakigu apirilaren 16 izandako epaiketaren sententzia, Ertzain baten kontrako epaiketa,neska gazte bati sabelean ostiko bortitza eman ziona Ametzolako errotondan, gaztetxetik 500 metrotara.

Kukutza III gaztetxearekin elkartasun osoa baketsuki erakutsi zuen mugimendu sozialak oraindik ere epaiketaren zain daudenen pertsonen absoluzioa espero dute. Baina, dena dela, poztasunez jaso dute erantzun judizial hau, jazoerak hobeto isladatzen duena, argi utziz Ertzaintzak dioena gezur hutsa dela.Eta eskatzen dute gertaerak haien interesen onurarako aldrebestu duten pertsonek (Barne Kontseilariak eta Bilboko Alkateak bereziki) momentu horretan alde batera utzi zituzten erantzukizun politikoak hartzea.

Info+ kukutzarekin.wordpress.com

Hurrengo geltokia, Iruñerria
Espainiako Auzitegi Gorenak bost gazte nafarren aurkako epaia aztertuko du laister. Maiatzaren 28an zen aztertzekoa, baina atzeratu egin dute. Etorri litezkeen kondenen aurrean, herri harresia eraikitzeko deia egin du Eleak mugimenduak. Iazko ekainean sei urteko kartzela zigorra ezartzen zuen epaiari helegitea jarri zioten Mikel Jimenez, Xabier Sagardoi, Maider Caminos, Aritz Azkona eta Luis Goñik. Jimenezek kartzelan jarraitzen du, eta gainontzeko lauak aske.

Segi edo Ekineko kideak izatea leporatu zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Bost gazteek, aldiz, ukatu egin dute leporatzen dizkieten delituak egin izana, eta beraien aurkako prozesua jazarpen politikoa helburu zuen operazio baten ondorioa  izan zela azaldu dute. Inkomunikatuta egin ziren egunetan torturatuak izan zirela gaineratu dute.

Eleak mugimenduak adierazi duenez, bost gazte horien aurkako epaiketak ideien kriminalizazioa izan du helburu, eta azaldu dute nazioarteko hainbat eragilek Espainiak adierazpen askatasuna eta askatsun ideologikorako eskubidea urratzen dutela.

Horregatik, jazarpen politikoarekin eta ideien kriminalizazioarekinamaitzeko, eta bost euskal gazte horiek babesteko, elkartasun sare bat eraikitzeko deia zabaldu du Eleak mugimenduak. Elkartasun sare horrek “guztiz herrikoia” izan behar duela azpimarratu dute, eta maiatzaren 23an, 18:00etan, eskubide zibil eta politikoen alde Iruñeko Txantrea auzoan egingo den herri batzarrean parte hartzeko deia luzatu du, denen artean elkartasun sare horren forma eta izaera osatzeko.

Determinismo instituzionala eta indar metaketa
Estatu nazionalak burgesiarekin sortu zirela errealitate ukaezina da. Feudalismoaren eraispenarekin, klase agintari berriak printzerri, dukerri eta abarren mugak suntsitzea izan zuen xede -eta berarekin batera klase dominazioaren modu zaharra- merkatu bateratu bat sortzeko. Eginbehar nagusia ekoizpenaren hedapenerako muga guztiak haustea izan zen. Zentzu honetan, lehenengo aldiz nazioarekiko zerbitzuak errege edota nobleekiko zerbitzua ordezkatu zuen, ekoizpen modu berriaren zaindari nekaezina izango zena. Funtsezkoa zen, beraz, estatu nazional horretan, batasuna bermatze aldera, hizkuntza eta kultura txikiak deuseztatzea.

Testuinguru honetan jaio zen euskal nazionalismo separatista. Hasiera batetan feudalismo garaian posizio pribilegiatua izan zutenen artean nagusitu bazen ere – ordena burges berriak foruen ezabatzearekin posizio hori errotik aldatzen zuelako- urte gutxi pasa izan ziren kapitalaren jabe indartsuak mugimendu haren potentzialtasuna euren interesen alde baliagarria zela ohartu ziren arte. Sabino Aranaren hasierako mugimendua burgesiak asimilatu zuen, aipatutako kontraesanarekin: lege foralen pribilegioak oztopo ziren merkatuaren hedapenerako; protekzionismo handiagoa eskaintzen zuen estatu espainiarrak balizko euskaldunon estatu independenteak baino. Zentzu honetan, jakina da nazionalismo separatista burgesen ibilbidea merkatuaren mugetan bukatu ohi dela eta burgesia bera dela arazo nazionalak sakonki garatu izan dituena.

Burgesiaren borroka separatistek paper desberdina jokatu dute historian zehar. Alde batetik, aurrerakoiak izan dira, erregimen zaharra desintegratze aldera, eta langileriaren babesa jaso izan dute, kapitalismoaren garapena ezinbestekoa izanik kontraesanen sakontzearen bitartez bere hondorapena bideratzeko. Beste aldetik, ordea, paper erreakzionarioa jokatu izan dute. Sobietar Batasuna honen adibide da, edo, urrunegi joan gabe, Espainiako guda zibil garaian euskal burgesiak, EAJren siglen menpean, hartutako erabakiak ikusi besterik ez ditugu: nahiago izan zuten klase interesak babestuko zituen gobernu nazional espainolista bat, langileen errepublika hipotetiko bat baino.

Aipatutakoengatik, gaur egun, JELa aldarrikapen erreakzionario bat izateaz gain, kapitalismoarekiko batera ezina bilakatu da; noblezia eta burgesiaren arteko borroka zaharretan desagertu zen, erregimen zaharrarekin hondoratuz. Hortaz, jeltzaleek bere izatea justifikatzen duten aldiro ukatzen ari direla esan dezakegu. Edo, estela esanda, irteerarik gabeko zirkuluan bueltaka ari dira; pauso bat aurrera egiten duten bakoitzean berriz ere jatorrira bueltatzen dira.

Badira, honekin guztiarekin, nazionalitateen batasunetik haratago ulertzeko gai ez direnak. Sinpleki, euskaldunon arteko borroketatik estatu espainiarra indartzen dela uste dutenak, baita euskal independentismoaren barrenean ere. Ikuspegi burges txikia, erabat. Ikusi bezala, burgesiak independentzia nazionalak beti klase interesen arabera formulatu izan ditu. Horregatik, euskal burgesia independentziaren bidera ekartzeko hiru aukera aurreikusten ditut: edo espainiar estatu nazional burgesaren merkatu ekonomikoa agortuta egotea; edo, horrekin lotuta, Euskal Herrikoa boteretsuagoa izatea; edo, jarrera aktiboa hartuz, eta aurreko biak ezinezkoak direla onartuz, indar metaketa determinismo instituzionalaren diktaduratik askatzea; baita gure gogoa ere.

Aurreneko biek jardunbide instituzionala biltzen dute. Nolabait, sigla politikoez ari garenean, alderdien arteko aliantza bat inplikatzen dute. Testuinguru honetan aliantza interklasista kokatzen da. Hirugarrenak, ordea, aurretik egindako analisia onartu egiten du, eta indar metaketa, makropolitikatik haratago, eta biak uztartuta, mikropolitikaren baitan formulatzen du; subjektibotasun desberdinen arteko elkarrekintza.

Ikuspegi materialistaz baliatuta soilik azkeneko hau erreala dela konprobatuta, aliantza interklasista formulatzearen alde interesgarriak ikusten ditugu: bateraezintasunaz ohartu eta burgesiaren katamaloa desgastatu. Euskaldunen arteko borrokak atzerapauso gisa ikusten dutenei hori esango nieke, beraz. Gure lehenengo eginbeharra euskal burgesiaren desgastea dela, eta independentzia soilik euskal langileriak lor dezakeela, sozialismoaren lanketa aktibo bitartez.

Nolanahi ere, ezker abertzalearen formulazio leninista berreskuratzea da hemen planteatzen dena: bera izango da herri hau askatasunera eramango duen motorea. Horregatik, indar metaketa, iraultza bera, kartzela instituzionaletik askatu eta herri mailara eraman behar da. Soilik hor indartuko dugu ezker abertzalea eta egikarituko dugu gure proiektu politikoa.

Honetan guztian, noski, estrategia politikoaren fintzea ezinbestekoa izango da, langile berriak sozialismoaren eta independentziaren bidera ekarri ahal izateko. Estrategia hau zentzu horretan izango da gauzagarri: ez biolentziaren desagertzean –ekintza zuzenaren ikuspegitik- baizik eta biolentziaren erabilera estrategikoan. Ez instituzionalki inor pozteko, edota eskakizun konstituzionalei erantzuteko, baizik eta krisiarekin batera potentziatu diren subjektibotasun berriei erantzuteko.

Hortxe dugu, beraz, indar metaketaren erronka nagusia; subjektibotasun desberdinak batuko dituen estrategiaren aplikazio moldakorra, burgesiaren desgastearekin batera, Euskal Langile Herria indartzea helburu izanda.

Donostiako Aiete auzoa biziberritzen ari dira hainbat gazte
Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek “ñoñostiartasunaren” espresio gorena Aieten aurki litekeela uste dute, baina, duela urte batzuk, auzoaren errealitatea urrun zegoen egungotik. Baserriak ziren auzoaren oinarri, eta giro euskaldun eta aktiboa zen nagusi. Egun, ordea, txalet eta urbanizazioen eraikuntzak eraginda, “Aiete lotegi funtzioko eta izaera pijoko auzoa bilakatu dela ematen du”.

Aietearrekiko dauden estereotipoak apurtzea da Aieteko Gazte Biltzarraren helburuetako bat. Horretarako, euskara, jai giroa eta berpizkunde soziala ardatz dituzten ekintzak antolatzeko asmoa dute. Urte honetan zehar hainbat ekimen antolatu dituzte, hala nola, Aieteko Gazte Eguna, pala txapelketa, Munto baserriaren omenaldia, auzoko jaietan parte hartzea, etab. Santa Ageda egunean ere, ordura arteko auzoko tradizio bat iraultzeko aukera izan zuten, izan ere, lehen urtea izan da mutilak neskekin batera kaleetan zehar abesten ateratzen.

Urte bat bete dutela ospatzeko, bertso afaria egingo dute maiatzaren 24an. Afariaren aurretik triki-poteoa antolatu dute auzoko tabernetatik, eta ondoren afaria izango da Jolastokin. Alaia Martin eta Agin Rezola izango dira auzoa bertsoz bustiko duten bertsolariak. Afarirako txartelak Borroto tabernan edo e-mailez (aietekogazteak@gmail.com) eskuratu ahal izango dira maiatzaren 20a baino lehenago.