×

festtak

2014-10-22

Bueltan da Zirimola!

Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari irrati uhinetan ere. Ahots eta asmo berriak ditugu, baina zirikatzeko gogo berbera! Lehen saio honetan albiste bitxien kontakizuna, Bidelapurrak taldearen musika, erantzunik gabeko mila galderen inguruko gogoeta, kale inkestak, Ikasle Abertzaleei desobedientzia astearen inguruan egindako elkarrizketa eta indarkeria matxistaren inguruko zenbait hausnarketa bildu ditugu. On egin!