×

2014-12-17

Bertsolaritza, musika, errepresioa eta literatur gomendioa aste honetako saioan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izango den Jone Uria bertsolari gaztearekin solasean hasi dugu saioa, eta horren ostean asteburuak utzitako titular nagusiak errepasatu ditugu; Madrilera begira jarri gara batez ere, gazte auzipetuen aurkako epaiketa azken fasean sartu baita. Jarraian Kraussk! musika taldeko kide bat izan dugu gure artean esku artean duten proiektuaren berri ematen, eta literatur gomendio batekin amaitu dugu saioa: Uxue Apaolazaren 'Umeek gezura esaten dutenetik'.