Ikasturteko azken irratsaioa entzungai

Ikasturteari amaiera emateko, ezkerraldeko jardunaldi antierrepresiboei buruz airtu gara berriketan gazte independentista batekin.

Ondoren, kulturari bere tartea eginaz, IruƱerriko musika talde bateko kide bat izan da gurekin, Skatu taldekoa. Beraien bigarren diskoa kaleratu berritan aurrera begirako asmoei buruz ere hitz egin du.

Udara gertu izanda, festa giroa ere izan dugu gure uhinetan, Azpeitiko Sanjuandegi auzoko festei buruz hitz eginaz bertako festa batzordeko kide batekin.

Azkenean, ikastuarteari errepasoa eman diogu zirikritika baten bidez; ikaturte gazi-gozoa izan dugu, baina udaran indarrak hartu eta hurrengoari aurre egiteko gogotsu gaudela azpimarratuz.

Posted in Irratsaioak | Tagged , , | Leave a comment

V de Bilbo, Txapin Festa eta hauteskundeei buruz mintzatu gara

“Askatasunaz hitz egitea, kaleetan gure existentzia debekatzen duten bitartean eta egunkariak, irrati libreak edota publikazio alternatiboak isilarazten dituztenean, fartsa bat da! Irailean, Bilboko Udalak Espazio publikoaren ordenantza onartu izana, honen adibide garbia da, dagoeneko isunen bidez martxan jarri dutelarik”, horrela mintzatzen dira V de Bilboko kideak eta ekimenari buruz gehiago jakin nahian gurean izan ditugu gaurkoan.

Bilbotik Tolosara salto eta Txapin Festari buruzko informazioa eman digute. Etxeko zapatilekin ere kalera atera eta hau berreskuratzeko tolosar gazteek martxan paratutako ekimena.

Hauteskundeak gertu daudela ikusirik gazteok ere zeresana daukagula argi uzteko kanpainaren azterketa egin dugu, zirikritika satiriko baten bitartez.

Bukatzeko Gazteiraultza.info-tik Gasteizko ikasleen problematika aztertu zuten Ikasle Abertzaleak-eko kide batekin, gaur elkarrizketa hori gurean izan dugu.

Posted in Irratsaioak | Tagged , , , , , , , , | Leave a comment

Internazionalismoa, komunikazioa eta bertsolaritza hizpide aste honetan

Maiatzaren 4tik 20a bitarte Bilbon “Munduko preso politiko guztiak askatu!” lemapean burutuko diren jardunaldien harira, Komite Internazionalistak-eko gazte batekin egon gara jardunaldien berri izateko eta internazionalismoaren gainean hausnarketa txiki bat egiteko. Udako brigadak ere izan ditugu hizpide.

Proiektu komunikatiboen loraldi txikiarekin jarraituz, Zumaiako gazte mugimenduaren eskutik sortu den Galerna proiektua aurkeztu digu jarraian bertako kide batek. Gainontzeko herriak horrelako proiektu batean murgiltzera gonbidatu ditu, guztien arteko elkarlana beharrezkoa dela azpimarratuz.

Amaitzeko, eta aspaldiko partez bertsolaritzari tarte txiki bat eskainiz, Osinalde sariketako irabazlea izan dugu gure artean: Ane Labaka. Sariketako kontuak eta egun gutxi barru abian jarriko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari begira dituen sentsazioak kontatu dizkigu.

Posted in Irratsaioak | Tagged , , , , | Leave a comment

Irauli Uhinak ere euskalakari!

Aste honetan ere gazteriak azken hilabeteetan txoko ezberdinetan sortutako proiektu komunikatiboei helduz, Zestoako Zertanao.info atari digital berriaren gainean solastu gara bertako kide batekin.

Apirilaren 7an abiatu zen Korrika 17-ren berri ere izan dugu bertan kazetari lanetan ari den Gotzon Elizburu berriemailearen eskutik. Euskalakarien giro ederraren deskribapenez eta bertako pasadizoez gozatu ahal izan dugu.

Saioari amaiera borobila emateko, datorren apirilaren 22an Soraluzen ospatuko den Matxinsalto egunaren bozeramaileetako batekin izan gara. Egunaren nondik norakoak azaldu dizkigu eta euskal gazteria Soraluzera joateko deia zabaldu du.

Posted in Irratsaioak | Tagged , , | Leave a comment

Gazte Iraultza proiektu komunikatiboaren berri izan dugu Irauli Uhinak-en

Gaurko irratsaioa, NUP-eko eta Leioako ikasleen ekimenen berri jakinez hasi dugu. Batetik, NUP-en Bolognaren aurka burutzen ari diren kanpaldiaz hitz egin digu bertako ikaslea den Anderrek. Bestetik, Medikuntza erabat euskalduntzearen aldarripean Leioako Medikuntzako asanbladak azken bi egunotan burutu duen itxialdia azaldu du EƱautek.

Desinformazioari kontrainformazioaz buelta eman nahia piztu den garaiotan, gazte proiektu komunikatibo berri bat sortu da Araban. Honen nondik norakoez hitz egin digu bertako kidea den Mikelek.

Amaitzeko, topatu.info atarira igorritako gazte sortzaileen lanetako bat irakurri dugu irratsaioan.

Posted in Irratsaioak | Leave a comment

Arabatakadarako gonbitea luzatu dute gure uhinen bidez!

Martxoko azken irratsaioan, Arabatakadaren 9. edizioari egin diogu lekua; bertako bozeramaile bat izan dugu telefonoaren bestaldean, ostiralerako ekimenen berri eman eta euren aldarrikapenak zabaltzen.

Arangoitiko ikasleek ere bat egin dute ikasleen azken asteotako aldarrikapenekin, elkartasun astea eta baraualdia burutuz. Horren berri ere eman digu bertako ikasle batek.

Aurreko astean Palestina – EH sareko kide batek larunbateko Zestoako ekimenen berri eman zigun, baina Bilboko manifestazio nazionala dela eta egitarauan aldaketak izan dira.

Azkenik, gazte sortzaileek euren arrastoa utzi dute gure uhinetan; Topatuko sortzaileen txokotik harturiko lanek irratsaioan geroz eta presentzia gehiago dute.

Posted in Irratsaioak | Tagged , , | Leave a comment

Irauli uhinak zuk ere!

Saioari hasiera emateko apirilaren 2an Zestoan ospatuko den Euskal Herria-Palestina eguna izan dugu hizpide. Euskal Herria-Palestina Sareko kide bat izan dugu gurean, sarearen eta egunaren berri emateko.

Parrandetan sarri izaten diren jarrera “babosoen” gainean ere izan dugu zeresana zirikritika arloan. Badakizue neskak, autodefentsa feminista!

Topatu.info-ko sortaileen txokora bisitatxo bat egin eta bertan aurkitu dugun poematxo bat ere zuenganatu nahi izan dugu.

Bukatzeko, eta beste hainbat elkartasun keinuren zakutik, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak Irati Tobar eta Bergoi Madernaz gazte independentistei helerazitako gutuna zuenganatu dugu, koloretako mundu bat sortzeko bidean segi dezaten.

Posted in Irratsaioak | Tagged , , , , , , | Leave a comment

Baraualdiak, topaketa feministak eta sorkuntza hizpide aste honetako saioan

Izpuran itxialdia burutu zuten gazteek egunotan Euskal Herriko kanpus ezberdinetatik jaso dituzten elkartasun ekimenen gainean solas eginez hasi dugu irratsaioa. Besteak beste, Leioako kanpuseko 30 ikaslek eta Ibaetako kanpuseko beste 15ek 24 orduko baraualdiak burutu dituzte. Gasteizko kanpusean datorren hastean egingo dutela jakinarazi dute.

Larunbat honetan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean ospatuko den neska gazteen hausnarketa festa egunaren harira, Jaiki-ko kide batekin egon gara eta Jaiki-ren eta egunaren berri izateko aukera izan dugu bere eskutik.

Amaitzeko, Arrasate aldera egin dugu jauzi, bertako Ain_1 neska taldeak proiektu berri batekin hartu baititu oholtzak berriz ere: Musika Kaxa. Poesia, musika eta dantza uztartzen dute emanaldietan.

 

Posted in Irratsaioak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Irratsaio morea egin dugu Irauli Uhinak-en

Martxoaren 8a, emakume langileen nazioarteko eguna dela eta, irratsaio morea egin dugu Irauli Uhinaken. Horren harira, Euskal Herriko hainbat herritan eginiko ekimenen berri izan dugu bertako emakumeen eskutik.

Ondoren, martxoaren 8aren inguruan aritu gara Bilguneko kide batekin eta emakumeen prekarietatearen inguruan mintzatu zaigu.

Azkenik, aurreko asteko atxiloketa eta tortura kasuen harira gure jarrera kritikoa azaldu dugu zirikritika atalean.

Posted in Irratsaioak | Tagged , , | Leave a comment

Marasma saretzen Irauli Uhinak irratsaioan

Izpurako itxialdian egondako 8 gazteetatik 7 atxilotuak izan direla jakin eta horri buruzko adierazpenak bildu ditugu gurean.

Bigarren zatian Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrenaren harira burututako ekimenei buruz hitz egin dugu: lip dub-a, cd bikoitza eta egiteke dauden ekimenak. Hori guztia azaltzeko bertako Gazte Asanbladako kide bat egon da gurean.

Tas-Tas irratiko Gazte Borraste programan Marasma egitasmoari buruz egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera.

Bukatzeko, Euskal Herritik salto egin eta Suedian urtebete egon den gazte batek bertako errealitatearen berri eman digu.

 

Posted in Irratsaioak | Tagged , , , , , , , , , | Leave a comment