×

Lana eta osasuna

2012 Abenduak 19

Komunikazioa borrokak irabazteko tresna izateko, beharrezkoa da estrategia egokia diseinatzea eta zentzu horretan posizio onena hartzea.

Euskal Herriko jendartearen kulturan (eta gure kultura mendebaldeko kultura orokorraren baitako gisa ulertuta) badaude erro sakon eta eztabaidaezina duten baloreak. Gure estrategia balore hauetako baten gainean eraiki ezkero, borroka irabaziko dugu. Nola neurtzen da baloreen mailaketa hori? Horretarako pista batzuk eman ditzake Maslowren piramideak adibibidez. Piramide honek bost mailatan sailkatzen ditu pertsonon beharrizanak. Gure estrategia zenbat eta oinarrizkoago balorean oinarritu, irabazteko aukera handiagoa izango dugu.

Maslowren piramidea

Maslowren piramidea

Adibide praktiko batekin natorkizu gaurkoan.

Badira urte batzuk, Sakanan zaborrak errausteko proiektua abiatu zutela Olaztiko Cementos Portland Valderrivas  enpresak eta Nafarroako Foru Gobernuak. Errausketak dakartzan arriskuen jabe izanda, Hiru Mugak Batera plataforma osatu zuten Sakanako, Lizarraldeko, Arabako lautadako eta Goierriko herritarrek.

Zein da herri mugimenduak hautatu duen estrategia erraustegia geratzeko? Aukeretako bat Erraustegiaren aurkako kanpaina hutsa egitea litzateke, baina hori galdutako borroka izango litzateke, ez baitu alternatibarik planteatzen eta jendea nazkatuta baitago “anti todoekin”. Noiz ez dugu entzun, “horiek betikoak dira, beti denaren kontra, progresoaren kontra.”

Jendartean bada halako kontuen aurrean planteatu izan den estrategia klasiko bat: ekologismoa eta ingurumenaren defentsarena. Estrategia ona izan daiteke, baina kasu honetan, beste estrategia bati heldu diote: osasuna. Oinarri oinarrizko balorea gure jendartean eta denoi eragiten diguna. Denoi axola zaigu gure osasuna. Osasuntsu bizitzea nahi dugu. Zentzu horretan, errausketaren ondorioz atmosferara emititzen diren CO2ak eta dioxinek gure osasunean eragin ditzaketen kalteak izan dira argudio nagusietakoak.

Baina Portland enpresak eta Nafarroako Gobernuak prestatu dute euren kontraerasoa, euren reposizionamendu estrategia: lana. Jakin badakigu lanak ere zer nolako garrantzia duen gure jendartean; are gehiago krisi testuinguru honetan.

Gabonetan, urte berriari zer eskatzen diogun galdetzen digutenean, zer erantzuten dugu? Ea bideo honek pistarenbat emanten dizun:

Lana ala osasuna: zein gailentzen da? Zein da estrategia egokiagoa? Nork irabaziko du? Zail dago asmatzen. 2007tik 2010era %125 hazi zen langabezia Sakanan eta egun %25 ingurukoa da langabezia tasa.

Hiru Mugak Batera plataformak, errausketaren aurka osasunaren ikuspegitik soilik egitetik harago, Zero Zabor filosofia bereganatu eta atez ateko zabor bilketaren aldeko hautua ere egin du. Proiektu horrek, ingurumenarentzat eta osasunarentzat errauskailua baino hobea izateaz gain, lanpostuak ere sortuko lituzte. Baina, asmatuko ote dute behar bezala harilkatzen estrategia osoa?

Bitartean hemen uzten dizuet Hiru Mugak Baterak egindako Etorkizuna errausten: Olaztin errausketarik ez izeneko dokumentala.

idatzi iruzkina

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *


4 − 3 =

Current day month ye@r *