Abuztuaren 14an Giri eguna Zarautzen

Sortua: 2010.08.10    Herria:     Gaiak: Turismoa     Bisitak: 244

Zarautz-ko kaleak bertako herritarrenak direla aldarrikatzeko "giri-z" jantzita aterako dira kalera Abuztuaren 14an herritarrak.

IV. Ska jaialdia ostiralean Altsasuko Gaztetxean

Sortua: 2010.08.09    Herria:     Gaiak: musika musika     Bisitak: 211

Abuztuak 13an Ska doinuak izango dira Altsasuko Gaztetxean gaueko 11etatik aurrera. Izan ere, gaztetxearen 20. urteurreneko ospakizunetan murgildurik aurkitzen dira bertako gazteak.

Tafallako festak abuztuaren 14tik 20ra bitartean

Sortua: 2010.08.09    Herria:     Gaiak: Jaiherrikoiak     Bisitak: 177

Iristear dira berriz ere Tafallako jaiak Abuztuaren 14tik, larunbata, Abuztuaren 20ra, ostirala, iraungo dute eta "Inoiz baino biziago" datozela diote antolatzaileek.

Dagoeneko ikusgai dago interneten Nafarroako gazte martxako azken egunerako eginiko bideoa eta hiru egunetako argazkiak

Sortua: 2010.08.09    Herria:     Gaiak: Martxak     Bisitak: 385

Azken egunean martxan jarri zen bideoa ikusigai dago martxak.topatu.info helbideko nafarroa atalean martxako hiru egunetako argazkiekin eta kronikekin batera.

Iritsi da Altsasura hiru egunez Sakana zeharkatu duen Nafarroako Gazte Martxa

Sortua: 2010.08.08    Herria:     Gaiak: Martxak     Bisitak: 257

Uharte-Arakiletik abiatuta, iritsi da Altsasura hiru egunez Sakana zeharkatu duen Nafarroako Gazte Martxa. Egunotan, elkarrekin eztabaidatzeko aukera izan dute eskualde ezberdinetako 60 bat gaztek.

Iritsi da Arbizura Nafarroako Gazte Martxako lehenbiziko etapa

Sortua: 2010.08.06    Herria:     Gaiak: Martxak     Bisitak: 244

Uharte-Arakiletik abiatuta, Aralarko San Migel baselizaraino igo eta Arbizuraino iritsi dira Nafarroako hainbat eskualdetatik iritsitako 50 gazte inguru. Ibilaldiarekin batera, euskararen egoeraren eta drogen inguruan eztabaidatu dute.

"Borrokanrrola", faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako soinu banda berria

Sortua: 2010.08.06    Herria:     Gaiak: Faxismoa     Bisitak: 156

Proposamena musika mundutik jaio zen eta musikari berak izan dira egitasmoa koordinatzen eta antolaketa lanetan ibili direnak faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako soinu banda hau osatzerako orduan.

Guardia Zibilaren aurkako salaketa jarri du Azkoitiko gazte batek

Sortua: 2010.08.06    Herria:     Gaiak: errepresioa     Bisitak: 170

Ernion mendi buelta egin ondoren Azpeitian gerarazi zuten uztailaren 15ean, Azkoitira, etxera, zihoala gazte bat. Salaketa jarri du epaitegian kontrol batean zaplaztekoak eman eta mehatxatu egin zutelako.

SEGIk Xiberoko espekulazioaren aurkako kolektiboak deituriko manifestazioarekin bat egin du

Sortua: 2010.08.06    Herria:     Gaiak: Espekulazioa     Bisitak: 166

Xiberoko espekulazioaren aurkako kolektiboak, manifestazioa antolatu du larunbatean Ziburun. SEGI gazte erakundeak, Euskal Gazteriari deia luzatu nahi dio, bertara hurbildu eta egoera gogor salatzeko.

Azken portuko jaiak 2010 Abuztuaren 7tik 12ra Zarautzen

Sortua: 2010.08.06    Herria:     Gaiak: Jaiherrikoiak     Bisitak: 260

Urtero bezala Santa Klarako festak ospatuko dira Zarauzko Azken Portu auzoan. Egun hauetarako egitarau zabala osatu dutelarik.

<< Aurrekoa2 3 4 5 6 7 8 9 10Hurrengoa >>

Izarapeko aholkuak

mutillei gustatzen al zaizue belarriak eta miazkatzea?? (belarrie)

Erantzunak (0)

Twitter

Valid CSS!